Adikzioen Prebentziorako udal zerbitzuak bizimodu osasungarrirako ohituren inguruko formakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzen jarraitzen du.
Tabakoaren kontsumoak gero eta interes handiagoa sortzen du osasunaren arloan, gazte eta helduengan duen eraginagatik. Irailean, tabakoaren mendekotasuna gainditzeko formakuntza egingo da, ohitura hori utzi nahi duten guztiek parte har dezaten. Formakuntza 11 saiotan antolatuko da; saioak astean behin izango dira eta ordu eta laurdeneko iraupena izango dute, eta Udalaren erabilera anitzerako gelan izango dira.
Hasiera-data 2019ko irailaren 24an izango da, 18:30ean. Izen-emate epea zabalik dago eta, informazio gehiago nahi izanez gero, honako telefono honetan eska daiteke: 94 403 4840.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.