Aretako etxe bat erre da goizaldean

Erredakzioa 2019ko ira. 3a, 09:22
Aretako etxe bat erre da goizaldean. / Aiaraldea

1:30 inguruan izan da ezbeharra Atxarte kalean. Ez da zauriturik egon, baina bertako zein aldameneko bizilagunak eraikinetatik kanporatu behar izan dituzte, sutea bukatu arte.

Sutea egon da bart goizaldean Aretan. Etxebizitza batek su hartu du Atxarte kalean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 1:30 aldera piztu da sua, baina ez da zauriturik egon. Alabaina, bertako bizilagunak zein aldameneko eraikinekoak kalera atera dituzte neurri gisa. "Sua itzaltzean etxeetara iritsi dira gehienak", ezbeharra sortu den eraikinekoak salbu. Guztira 8 lagun kanporatu behar izan dituzte. Kalteei dagokienez, teilatua zeharo kiskalita geratu da. Laudioko eta Langraitzeko suhiltzaileek hartu dute parte ezbeharrean: "Jaso dugun deiak azken solairuaren berri ematen zuen, baina iritsi garenerako teilatua ere sutan zegoen. 07:00ak arte egon gara lanean. Uneotan sutea guztiz itzalita dago". Kalteak oso handiak dira suhiltzaileen esanetan, "azken solairua eta teilatuak ez dute ezertarako balio, eta horrek esan nahi du eraikin osoa kaltetu dela". Udalak ere esku hartu du ezbeharrean: "Zerbitzu teknikoak ari dira eraikina baloratzen kalifikazioa egiteko. Etxebizitza unitate bakarra kaltetu da".

 

Behin-behinean Udalak bideratu die laguntza, Ertzaintzak aurreratu duenez. Sutea dagoeneko itzalita badago ere, goizeko lehen orduetan suhiltzaileen talde bat egon da bertan lanean prebentzio neurri gisa. Lekukoek hedabideari igorri diote eraikinak jasandako kalteen argazkia:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide