35 urte bete ditu aurten Laudioko Kirikiño aisialdi taldeak eta larunbatean egingo dute urtemuga jaia, Laudion.
"Hurrengo larunbateko herri bazkariko txartelak irailaren 5a arte egongo dira salgai, Zuhaitza, Ilargi eta Keskan, 5 euroren truke, nagusiki inguruko produktuekin osatutako otordua izango da", zehaztu dute. Helburua, belaunaldi ezberdinetako kideak elkartzea izango da.
Hiru gunetan bereizi dituzte ekintzak: "Sarrera gunea Kultura Etxetik Zuentzaterako bidea izango da, eta plaza ponpeia ingurua", adierazi du Ander Cormenzanak.
Batetik, baserritar eta artisauen azoka egongo da, bigarren eskuko materialarekin batera. Bestetik, kasinoan sortzaileen gunea eta skate erakusketa kokatu dituzte. Beraz, parkean izango dira jarduera gehienak. Hain zuzen, 11:00etatik aurrera adin guztietarako egitarau oparoa prestatu dute:
