San Roke jaietan Zumalakarregi etorbidea erabiltzea baloratu beharra dagoela uste du Omniak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ira. 6a, 07:53
Herritarren parte hartzea eskertu dute. / Aiaraldea

Omniak positiboki baloratu ditu jaiak. Leku aldaketak eta ekitaldien kontratazioak berandu egitea baloratu behar direla azpimarratu dute.

Sanroke jaietako balorazioa egin du Omniak. "Bi funtsezko ideia azpimarratu behar ditugu: leku aldaketak -Zumalakarregi etorbidea ixtearen ondorioa- eta ekitaldien kontratazio beranketa", zehaztu du oharrean.

Batetik, Kale nagusia festa eremutik baztertzeko erabakia "presaz" hartzea leporatu diote gobernu taldeari, "2020ra atzeratzeko aukera baloratu behar zuten". Dena den, aldaketak faktore baikorrak dituela uste dute, oinezkoen esparruetan pilatu baitira jarduerak.

Alabaina, gastronomia lehiaketan eta Baserritar eguneko azokan eragin nabarmena izan zuen, plataformaren iritziz: "Balorazioa tokiko ekoizleekin eta Rakatapla taldearekin egin behar da, hobetzeko iritziak biltzeko eta une honetako kexa arruntena ekiditeko". Irtenbide gisa, denbora batez soilik ixtea Zumalakarregi planteatu dute. 

Ekitaldien kontratazioen harira, hilabete eta erdian jaien prestaketa zaila dela-eta, "hurrengo urteetan koordinazio eta ekitaldi agenda erakargarria eta askotarikoa erraztu litekeela" argudiatu dute.

Alberto Acero plazari buruz, potentzia handiko eremua izan dela aitortu dute, "herrikoei gustatu zaien berritasun handienetariko bat izan da".

Azkenik, jaietako lan taldeari, erakundeei, kirol eta lagun taldeei eskerrak eman dizkiete festetan antolakuntzan lagundu edo parte hartzeagatik. "Gertakari eta eraso gutxidun jaiak izateak pozten gaitu, bortxakeria matxistarik gabe, hori oso datu positiboa da. Gure jaiak errespetu-adibidea eta jai-giro ona izan daitezen, ekin behar diogu lanari".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide