"Auzo zinegotziak" sortu ditu udalak, herritarren ekarpenak jaso eta harremanak sendotzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ira. 7a, 12:36
Asanbladez gain "auzo zinegotziak" izango dituzte laudioarrek aurrerantzean. / Aiaraldea

8 gunetan bereizi dituzte "auzo zinegotziak". Herritarren proposamen eta kexak bideratzea izango da helburua, harremanak sendotzearekin batera.

“Auzo zinegotziak” egongo dira hemendik aurrera Laudion. Hala azaldu du Ander Añibarro Maestre alkateak: “Gobernu taldeko zinegotziak auzo ezberdinetan banatu ditugu, gune horien arduradunak izateko eta bertako bizilagunak zinegotziekin zuzenean harremanetan jartzeko”.

Auzo batzarrak mantenduko dituzte, dena den. Egitura horri jarraiki, zortzi gunetan bereizi dituzte: erdigunea Eva Martinezen esku geratuko da, Latiorrokoek Maite Cortazar izango dute buru, Gardeakoek Andoni Rodrigez, Ugartekoek Ana Diez, Larrazabal eta Landaluzekoek Juanje Merchan, Arrañokoek Loli Muriel eta landa gunekoek Joseba Amondo.

“Hilabete honen amaierarako espero dugu ezartzea funtzionamendua”, aipatu du alkateak. Auzo batzarrak, aldiz, urte amaierarako aurreikusi dituzte: “Auzo asanbladak zuzenean herritarren proposamen eta eskaerei irtenbidea emateko erabili nahi ditugu, efizienteagoak izateko bueltak ematen gabiltza, oraindik proiektua idazteke dago gogoeta fasean gaudelako”. 

Auzo zinegotzien helburuez galdetuta, harremanak sendotzea dela xedea azpimarratu du Añibarro Maestrek: “Herritarrek zuzenean norengana jo jakitea, kexak edo ekarpenak webguneaz gain zuzenean zinegotziei helarazteko balioko du, zinegotziekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dutelako”.

Hala, ordezkari horiek izango dira herritarren ekarpenei bide emango dietenak, “baita zer egin den eta zer ez azalduko dutenak ere”. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide