2019/09/14 11:30

Udaletxe zaharra Laudio | Musika emanaldia

Santa Luzia Abesbatzako entzunaldia kide berriak batzeko

11:30

Laudioko Santa Lucia Abesbatza ahots baxuen korala da eta ia 50 urteetan abesbatza
arloan aritu duena. Gaur egun belaunaldi erreleboa behar dugu baina erritmoa oso geldoa
da. Horregatik entzunaldi deialdia plazaratzen dugu.

Abestea gustuko duen abeslariak bilatzen dira, ahots baxua dutenak. Era berean,
Aiaraldean kultura ekintza batean aritzeko asmoa dutenentzat bideratuta dago. Musika eginez
gure eskualdeko kultura, hizkuntza eta tradizioak sustatzea da gure elkartearen helburua. Hori
dela eta, errepertorio gehiena euskaraz abesten dugu, baina gazteleraz, ingelesez, katalanez, eta
abarrez ere interpretatzen dugu.

Ikusmina baldin badaukazu zertan datzan taldean abestea eta abesteko gogoa ere bai,
anima zaitez eta egin ezazu froga. Santa Lucia abesbatzaren entseguetan primeran pasako duzu eta askotan Laudion edo beste herrietan abesteko aukera izango duzu. Batzuetan, atzerrira
bidaiatzeko aukera ere sor daiteke.

- “Baina ez daukat ideiarik “musikaz”… Ados, ongi etorri! Ez da beharrezkoa
abesteko. Gure abesbatzaren %85ak ez daki “solfeo”.

- “Baina ez daukat denborarik...” ¿Ziur? Astean bitan elkartzen gara, astelehenero eta
asteazkenero 19:15etik 20:45era gutxi gorabehera.

- “Baina Santa Lucia Abesbatzak maila handia dauka...” Milesker, baina ez da
hainbesterako. Ematen du herrian gure abesbatzak elitista-ospea daukala, baina hori ez da guk
nahi duguna. Atea ireki nahi dugu: zatoz, entzun eta begiratu. Zure gustokoa bada, saiatu,
konpromiso barik.

- “Baina oso lotsatia naiz...” Era batean edo bestean denok lotsatiak gara, baina gure
abesbatza Laudiokoek eta ingurukoek osatzen dute, beti prest laguntzeko kide berriei.

Ezin bazara entzunaldira etorri, ahal duzunean gure entsegu batera etor zaitezke gu
ezagutzeko.

Oraindik zalantzarik? Gurekin harremanetan jarri telefonoz, whatsappaz (619019685-
Txema Azkarate//656784203-Joseba Ortega), edo posta elektronikoz
(info@coralsantalucia.com). Pozik erantzungo dizugu.

Gogoratu, irailaren 14an (larunbata), 11:30etatik aurrera gure entzunaldira etorri, abestu
besterik ez duzu egin behar. Zure zain gaude!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa