Entzunaldia egingo du Santa Luzia abesbatzak kide berriak lortzeko

Erredakzioa 2019ko ira. 12a, 07:02
Santa Luziako kideak Laudioko pregoiaren irakurketan. / Aiaraldea.eus

Santa Luzia abesbatzak belaunaldi berriak erakarri nahi ditu musikaren mundura eta horretarako hitzordua egingo dute larunbatean.

Larunbatean 11:30etatik aurrera Santa Luzia abesbatzak entzunaldia egingo du udaletxe zaharreko 1. solairuan. Asmoa da balizko kide berriei aukera ematea taldera hurbiltzeko.

Berez, belaunaldi berriak ekimenera batzea da abesbatzaren xedea, baina geldoa izaten ari da prozesua. Arintzeko, deialdi irekia egin dute.

Santa Luziako kideek adierazi dute ez dela beharrezkoa musika ezagutzak izatea, ahots baxua izatea baino ez. Euren ustez, aukera ona da abesteko eta bidaiatzeko, maiz jotzen baitute beste herrietara emanaldiak eskaintzeko. Euren abesti sorta euskaraz da gehienbat, baina gazteleraz, kataluniarrez, ingelesez edo alemaniarrez ere kantatzen dute.

Norbaitek interesa izango balu, baina ez tarterik larunbatean entzunaldian parte hartzeko, Santa Luziako kideek jakinarazi dute bestelako moduak egongo direla taldera batzeko. Alde batetik, astelehenetan eta asteazkenetan egiten dituzten saioetara joateko atea irekirik dago, 19:15etik 20:45ak arte.

Bestetik, telefonoz harremanetan jar daiteke edozein interesdun; Txema Azkarateri (619019685) edo Joseba Ortegari (656784203) deituta. Horrez gain, info@coralsantalucia.com helbide elektronikora ere idazteko parada emango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide