Erretzeari nola utzi ikasteko tailerra antolatu du Laudioko Adikzioen Prebentziorako udal zerbitzuak. Ikastaroa doakoa izango da eta hamaika saiotan banatua egongo da. Irailaren 24an egingo dute lehena, 18:30ean Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Bertan parte hartzeko, baina, aurretik eman beharko da izena, ondorengo telefonora deituta: 944 034 840.
“Tabakoaren kontsumoak gero eta interes handiagoa sortzen du osasunaren arloan, gazte eta helduengan duen eraginagatik”, azaldu du udalak. Gauzak hala, “tabakoaren mendekotasuna gainditzeko formakuntza jasotzea” izango da ikastaroaren xedea, “ohitura hori utzi nahi duten guztiek parte har dezaten”.