2019/09/18 19:30

Hitzaldia

Satya Yoga Eskolaren hitzaldia: “Gizonak: beraien zailtasunak eta hobekuntza pertsonala”

Satya Yoga Eskolaren hitzaldia: “Gizonak: beraien zailtasunak eta hobekuntza pertsonala”
Laudioko Kultura Etxea, Aiaraldea

Datorren irailaren 18an, asteazkena, Satya Yoga Eskolak “Gizonak: beraien zailtasunak eta hobekuntza pertsonala” hitzaldia eskainiko du 19:30ean Kultura Etxeko Arraño gelan. Alfonso Labeagak eskainitako saioa izango da, Terapeuta humanista eta Sanatana Dharma eskolako yoga irakaslea, gizonen hazkunde pertsonalean aditua eta Gasteizko Hazkunde Zentroko koordinatzailea. Sarrera librea izango da, informazio gehiago 650 535 516 telefonoan eta Satya Yoga Eskolan, Karmen kalea, 3 behea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide