Iraileko azken asteburuan egingo dute Euskararen Jaia

Txabi Alvarado Bañares 2019ko ira. 13a, 09:00

Lamuza Ikastetxeko "Deklinabideak" filma laburreko kideek jaso zuten iaz Urrezko Makila. / Aiaraldea.eus

Iluntze tabernan edo webgune honetan eskuratu daitezke herri bazkarirako tiketak. Gaztetxean ere hainbat jarduera egingo dituzte larunbatean.

Plazaratu dute dagoeneko Laudioko Euskararen Jaiaren egitaraua. Datorren irailaren 27 eta 28an (ostirala eta larunbata) ospatuko dute, Herriko plazan. Ostegunean, aldiz, Euskaraldiaren aurkezpena egongo da plazako erabilera anitzeko aretoan arratsaldeko 18etan, udaleko Euskara Arloak antolatuta.

Ostiralean umeentzako jarduerak izango dira nagusi, hainbat tailer, jolas eta puzgarri egongo baitira, Diskotxantxaren emanaldiarekin batera. Parrilladarekin eta filma laburren emanaldiarekin girotuko dute iluntzea.

Larunbatean, aldiz, goizetik gauera arte luzatuko da egitaraua, ohiko ekintza sortarekin: tokiko ekoizleen azoka, Urrezko makilaren ekitaldia, dantza erakustaldia, Nafarroa Kanta Taldearen kalejira eta dantza plaza egongo dira, besteak beste.

Herri bazkaria
Plazan egingo den herri bazkaria izango da ekintza jendetsuenetariko bat. Aiaraldea Ekintzen Faktoria arduratuko da otordua prestatzeaz, tokiko elikagai ekologikoak baliatuta. Tiketek 14 euro balioko dute soldata duten pertsonentzat eta 10 euro aldiz, soldatarik ez duten edo egoera prekarioan daudenentzat. Iluntze tabernan edo webgune honetan eskuratu daitezke sarrerak.

Laudioko Gaztetxeko egitaraua
Laudioko Gazte Asanbladak ere hainbat jarduera antolatu ditu larunbat horretarako. Herri bazkaria egingo dute gaztetxean, eta herri olinpiadetan parte hartzeko aukera egongo da gero. Iluntzean, aldiz, Katez, Patx&Run eta DJ Droga Purpura arituko dira gune autogestionatuko oholtzan.

EGITARAUA

Irailak 26, osteguna

18:00 // Euskaraldiaren aurkezpena.Laudio Udalaren Euskara arloak antolatuta

Irailak 27, ostirala

17:30 // Umeentzako tailerrak (Institutuak, Ikastolak, La Milagrosak, Latiorro ikastetxeak eta Basalarrinak antolatuta)

Gaztelu Puzgarriak eta jolasak, Kirikiñok antolatuta

19:00 // Diskotxantxa

20:00 // Parrila jana

20:30 // Filma laburren emanaldia, Lamuza eskolak antolatua

Irailak 28, larunbata

10:00 // Baserritar Azoka, bertoko ekoizleekin

12:00 // Urrezko Makilaren ekitaldia

12:30 // Dantza ikuskizuna, Itxarkundiak antolatua, jarraian kantujira egongo da Nafarroa K.T.taldearekin.

15:00 // Herri bazkaria Aldai plazan. Jarraian euskal kantuak Nafarroa K.T. taldearekin. Aiaraldea Ekintzen Faktoria arduratuko da otordua prestatzeaz, tokiko produktu ekologikoekin. Soldatadunek 14 euro ordaindu beharko dute eta soldatagabeek eta prekarioek, aldiz, 10 euro. Ilargi tabernan edo hemen eskuratu daitezke tiketak.

17:00 // Umeentzako jolasak, Kirikiñok antolatua

18:30 // Dantza plaza, Patxi Perez eta konpainiarekin

20:30 // DJak, jaiaren amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide