Autoenplegua sustatu eta enpresa berrian sorrera bultzatzeko diru-laguntzak emango ditu Laudioko Udalak. Urriaren 18ra arte izango dute interesdunek eskaerak aurkezteko epea. Iaz hasitako enpresa proiektuei bideratutako laguntza programa izango da.
Tokiko garapen agentzian lortu daiteke ekimenari buruzko informazio gehiago, 94 403 49 80 telefonora deituta, edo agentzia@laudio.eus helbide elektronikora idatzita.