Hainbat jarduera prestatu du Asasam elkarteak, “bizitzarekin bat egiteko”

Erredakzioa 2019ko ira. 19a, 12:00
Asasam elkarteko kideak, Laudioko Aldai plazan eginiko ekimen batean. / Asasam

Buru Osasunaren Munduko Eguna dela eta egingo dituzte ekintzak.

Egitarau oparoa prestatu du Asasam elkarteak urrian eta azaroan, "Bizitzarekin bat egin" lemapean, Buru Osasunaren Munduko Eguna ospatzeko. Urriaren 10ean jarri dute lehen zita. Ekitaldi instituzionala egingo dute Lamuza parkeko Kasinoan. Azken ekintza, ordea, azaroaren 22an egingo dute: poesia emanaldia egongo da Amurrio Antzokian.

“Suizidioa saihesteko lan egitearen garrantzia azpimarratzea”. Hori izango da egingo dituzten jardueren xede nagusia, gaiaren inguruan dauden “mitoak” eraisteko.

EGITARAU OSOA

Urriak 10

12:00 //  Ekitaldi instituzionala Lamuza parkeko Kasinoan, FEDEAFESekin. Jarraian, ekitaldi sinbolikoa; zuhaitz bat landatuko da eta aurreskua dantzatuko da

14:30 // Bazkaria Amurrion

Urriak 20

10:30 // Buru Osasunaren aldeko ibilaldi herrikoia, Nerbioi ibaiaren parke linealetik (6,5km). Laudioko Herriko plazatik eta Amurrioko Juan Urrutia plazatik irten eta Luiaondon bukatuko dute. Bertan mokadua egongo da. Izen ematea eta oparia: 3€.

Urriak 27

10:00 // Buru osasunaren eta kirolaren aldeko txapelketa, Ellakurin. Aurrebenjamin mailako zortzi taldek parte hartuko dute, CD Laudioren laguntzarekin. Sarrera: 2€.

Urriak 29

18:00 // Hitzaldia: “Depresioa eta arrisku suizida”, Edorta Elizagarateren eskutik, Kultura Etxeko Arraño gelan

Azaroak 22

20:00 // Poesia errezitaldia, Amurrio Antzokian

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide