Laudioko alkateak azaldu zuen atzo 8 udaltzain berriri behin betiko kontratua egingo diela udalak. Horretarako harremanetan jarri dira Segurtasun Sailarekin, egin duten udaltzainen deialdi bateratutik bideratzeko.
Hasieran 5 agente besterik ez zituen eskatu Laudioko Udalak, baina zenbait poliziek erretiroa hartu dute eta leku horiek ordezkatu behar dituzte. Horrez gain, orain arte udaltzain lanetan aritu diren asko Ertzaintzan sartu dira, hortaz, lantaldea berritzea premia zen. Guztira, 30 agente inguru ditu udalerriak, 4 polizia txanda bakoitzeko -5 egiten dira egunero- eta ofizialak.
Ander Añibarro alkatearen esanetan, 2020ko ekainean edo uztailean espero dute lanean egotea kide berriak, Arkauteko akademian trebakuntza bukatu bezain pronto. Ordezkari politikoak argitu du udaltzainen kopurua ez dela handituko: "hutsik geratu diren plazak beteko ditugu kontratu egonkorrekin".