Ondoren eman diete hasiera jaiei, txosnen atzeko zelaian hainbat petardo leherraraziz. Jarraian atera dira Galtzagorri eta Sorginlarren taldeen buruhandiak, eta haur zein helduen atzetik abiatu dira kaleetan barrena.
Goizeko ordu txikietara arte luzatuko da gaur jai-giroa. Placton eta Kaotiko taldeek joko dute eta Diskodantza egongo da gero.
Bihar eta etzi ere hainbat ekintza egongo dira:
Irailak 14, larunbata
8:00 // XI. Mendi martxa: Izen ematea txosnagunean. Ohiko ibilbidea egingo da: Elorritxugane-Jesuri (Santa Marinan hornidura)
11:00 // Puzgarriak, umeentzako tailerrak eta jolasak
11:30 // Pilota erakustaldia
Latiorro eskolako frontoian
12:00 // Igel txapelketa Arantzar plazan
12:00 // Laudioko Musika Bandaren kalejira
14:30 // Herri bazkaria Pagolar kalean. Txartelak salgai auzoko tabernetan. Bazkalostean (16:30etik aurrera) Herri Bingoa eta Olinpiadak egongo dira
16:30 // Mus txapelketa
21:00 // Akelarre dantza taldearen erakustaldia
22:30 // Kontzertuak: “JATORRIZ” ERROMERIA, ENKORE eta DISKODANTZA
Irailak 15, igandea
8:00 // Latiorroko XXX. Marmitako txapelketa
13:00 // Kazolen aurkezpena
13:00 // Euskal Dantzen erakustaldia Itxarkundia dantza taldearekin
14:00 // Zozketa eta sari banaketa
15:00 // Marmitako bazkaria
19:00 // Txokolate jana
20:00 // Jai amaiera