Laudioko Algarabia dantza taldea Jot Down aldizkari ospetsuko artikulu baten protagonista bilakatu da, Txani Rodriguez idazlearen eskutik. Duela gutxi zabaldu dute testua hedabidearen webgunean. “Paperean, aldiz, duela hilabete batzuk argitaratu zuten, Euskal Herriari buruzko ale batean”, zehaztu du Rodriguezek.
Beste hainbat idazlek ere prestatu zituzten testuak monografiko horretarako: Bernardo Atxagak, Toti Martinez de Lezeak eta Karlos Zurutuzak kasu. “Gai historiko edota etnografikoak landu zituzten gehienek”, azaldu du idazle laudioarrak. Horregatik erabaki zuen berak bere herriko flamenko taldeari buruz idaztea, “hori ere Euskal Herriko historia delako. Aberasgarria iruditu zitzaidan”.
Estilo literarioa baliatu du Aiaraldeko sortzaileak bere artikuluan, “istorio-formatuko testuak baitira Jot Down aldizkariak lantzen dituenak”.