ETB1eko "Euskalonski" saioan hartu du parte Ander Urkijo laudioarrak. Pragan bizi da egun Urkijo. Pello Reparaz musikariak aurkezten duen saioan, hiriko txoko eta historia ezkutuak erakutsi zizkion laudioarrak abeslariari. Izan ere, gida turistiko gisa egiten du lan Urkijok. Auzo judutarrerra eraman zuen aiaraldearrak bankuen sorreraz eta Golemaz hitz egitera. Hemen ikusi liteke saioa.
Ez da bertan atera den lehenbiziko aiaraldearra. Lorea Ibañez amurrioarra iaz azaldu zen telebista saio horretan, Parisko Pride Paraden berri ematen.