Hainbat berrikuntza egingo ditu Laudioko Udalak herriko industrialdean. “Zonaldeko errepide eta espaloiak hobetzea izango da egitasmoaren xedea”, azaldu du Ander Larrinagak, “hainbat puntu identifikatu ditugu, irisgarritasuna falta zaielako edota hobekuntza zein garbiketa behar dutelako. Batxeak eta zuloak konponduko ditugu, gauza txikiak izango dira”.
Zinegotziak gogorarazi du iaz ere eskatu zela horrelako obrak egiteko diru laguntza. Aurten berriz aurkeztu da tokiko erakundea Industria Poligonoak Berritzeko Planera. Gauzak hala, 96.000 euro emango ditu Spri taldeak (Taldea Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako agentziak) lan horiek finantzatzeko. Egitasmoaren aurrekontua 228.000 eurokoa izango da guztira.
Obra urte amaieran esleitzea aurreikusi du udal gobernuak. “Behin lizitatuta, hautatutako enpresak 3-4 hilabete izango lituzke proiektua egiteko”, zehaztu du Larrinagak.