Mendi publikoetako pinudien ustiapena esleitu du Laudioko Udalak. Bost kontratu lizitatu ditu guztira: 3 enpresa bati eta 2 beste bati.
Horren trukean, enpresek 46.000 euro emango dizkiote guztira udalari. “Hala ere, tokiko erakundeak ez du negoziorik egiten pinudien esplotazioa esleituta, lortzen den dirua birlandatzera bideratzen delako”, zehaztu du Ander Larrinagak.
Gainera, datorren urtean birlandatze lan nabarmena egin beharko dutela aurreratu du zinegotziak, “instituzioek erritmoa azkartzea eskatu digutelako”.