Abenduaren 13rako ireki nahi dute Ermualdeko taberna

Txabi Alvarado Bañares 2019ko ira. 21a, 10:00
Apaizetxea zegoen tokian egokitu dute taberna. / Aiaraldea.eus

Obrak amaituak daude dagoeneko eta laster jarriko dituzte beharrezko altzariak.

Laudioko Udalak jakinarazi du abenduaren 13rako -Santa Luzia eguna- ireki nahi dutela Ermualdeko taberna. Amaitu dituzte jada apaizetxea zena birgaitzeko obrak, eta esleitu berri dute eraikina altzariz hornitzeko kontratua (Hostelco enpresari lizitatu diote).

Ander Larrinagak aurreratu du prest dituztela dagoeneko tabernaren zerbitzua esleitzeko pleguak. Establezimenduaren kudeaketa bere gain hartzen duenak aukera izango du goiko pisua etxebizitza moduan erabiltzeko. “Hainbat baldintza ezarri ditugu: taberna egunero egon beharko da irekita, baina ordutegiak ez dira berdinak izan beharko urteko sasoi guztietan”, jakinarazi du zinegotziak, “Horrez gain, tokiko produktuak eskaintzea ere baloratuko dugu. Kontuan izan behar dugu Ermualdekoa ez dela taberna hutsa izango, Laudioren erakusleihoa izango baita”. Horrez gain, bestelako zerbitzuak eskaintzea ere puntuatuko dute lehiaketan: “bisita gidatuak edota gastronomiarekin erlazionatutako ekimenak egitea kasu”. Euskararen erabilera ere baloratuko dute.

Bost urteko kontratua
Tabernaren kudeatzaileek kanon bat ordaindu beharko diote udalari. Oraindik ez dute tasa horren zenbatekoa jakinarazi, baina “arrazoizkoa” izango dela aurreratu dute. Kontratuaren iraupenari dagokionez, “ahalik eta luzeena” izatea hobetsiko dutela zehaztu du Larrinagak, “kontrol mekanismoak ezarrita beti ere”. Aurreratu duenez, bost urteko kontratua izatea aztertzen ari dira, “urtebeteko probaldiarekin”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide