Abian dago Hirigune programaren 3. fasea. Herriko 10 lonjen kanpoko itxura hobetzea izango da egitasmoaren helburua. Rotulos Nervión enpresari esleitu diote lan horiek egiteko kontratua.
“2017 eta 2018. urteetan egin ziren programaren lehen eta bigarren fasea, hurrenez hurren. Aurten azkenekoa egitea dagokigu”, gogorarazi du Ander Larrinaga zinegotziak. Udal gobernuko kideak azaldu du oraindik ez dutela guztiz itxi zeintzuk izango diren aipatutako hamar lokal horiek, baina herrigunean kokatutakoak egongo direla aurreratu du.