Kirola eta elkartasuna uztartu ditu Areta Trail taldeak urteroko ekimenaren bitartez. Uztaileko azken asteburuan izan zen lasterketa. Hirugarren aldiz antolatu dute aretarrek norgehiagoka. Aurtengoan, baina, Bihotzez fundazioa laguntzea erabaki dute.
"Gure harri koskorra jarri diegu euren seme-alaben bihotzak indar gehiagorekin taupada egin dezaten borrokatzen duten guraso elkarteari", adierazi dute sare sozialetan. Horrez gain, eskerrak eman dizkiete ekimenera hurbildu zen jende orori: