Oihala familiako kide guztiok (agertokiaren atzeko aldeko itzal urrunean aterpetuta dauden soinu eta argi teknikarietatik urtero euren garra tragikomedia kimerikoetan oparitzen duten antzezle umil baina apasionatuetara) gozatu izan dugu hamarkada luzez Laudioko bizilagunei ilusioa oparitzearen ohore handiaz.
Eztabaida luzeak ekarri dituen antzokiak, bizkarrezur kultural desiratu zein beharrezkoa, proiektu itxaropentsu bat dirudi, herri honen eskaintza artistiko mugatuari baliabideak eskaintzeari begira.
Horregatik, gure garra gustura batuko da antzokiaren jaiotza argitzen duten horiengana. Oihalaken antzerki proposamen xume baina iraunkorra eraikin berriaren beiraz hornitutako pareten artean jarraitzera aspiratzen dugu.