Ondoren herri bazkaria egon zen elizako arkupeetan. Aiaraldea Ekintzen Faktoriak prestatu zuen otordua, tokiko produktu ekologikoak baliatuta. Arratsaldean, aldiz, Nafarroa Kantu Taldearen emanaldia, dantza plaza eta Machu eta Pichu DJen emanaldia egon ziren, besteak beste.