Udal gobernuaren “opakotasuna” eta “propaganda” salatu ditu EH Bilduk

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urr. 2a, 07:50

EH Bilduko udal gobernuko kideak, udalbatza batean. / Aiaraldea.eus

Aurrekontu parte hartzaileen egitasmoa, hiltegiaren gaiaren harira emandako informazioa eta udal gobernuaren osaera kirtikatu ditu koalizioak, besteak beste.

EAJ eta PSE-EEk osatutako udal gobernuaren lehen 100 egunetako jarduna baloratu du EH Bilduk. “Negoziazioa esaten dutenean alfer-harria esan beharko lukete; beraien gardentasunak opakutasuna ematen du; beraien komunikazioa estrategia propaganda hutsa da; parte hartzeaz hitz egiten dutenean onartze mediatikoaz ari dira; feminismoa eta berdintasuna aldarrikatzen dutenean, ez dela praktikan jartzeko agerian geratzen da”, salatu du oposizioko taldeak.

Koalizioak jakinarazi du hainbat erabakiren berri “prentsaren bidez”  jaso duela, “horri ezin zaio negoziazioa esan”. Horrez gain, kasu batzuetan (hiltegiarenean, adibidez) hasiera batean emandako datuak faltsuak zirela salatu du talde politikoak. Hala ere, “adibiderik lotsagarriena” Zuin dela nabarmendu du EH Bilduk, udal aldizkari hori “alderdikeriaz” erabiltzea leporatu baitio udal gobernuari. “Beraien alde erabiltzeaz gain, orain arte kudeatzen egon denari erasotzeko erabili dute argi eta garbi”.

Aurrekontu parte-hartzaileen egitasmoa ere kritikatu du talde independentistak, “aurrekontuaren 0,8a baino jasotzen ez duelako eta proposamenak egiteko baldintzak edonorentzako zailak direlako”. Horrez gain, udal gobernuaren osaketak parekidetasuna bermatzen ez duela gaineratu dute oharrean.

“EH Bilduk agerian utzi du, udal taldearen eraketaren balorazioa egiterakoan, EAJ eta PSEren arteko koalizioak erabateko gehiengoa izatea berez ez dela txarra, beti ere ez badute herritarrek emandako txeke zuri bezala ulertzen”. Horren aurrean, “oposizio eraikitzailea” egiteko konpromisoan berretsi da koalizioa, “beti herritar guztien bizimodua hobetzeko asmoz, gizarte politikak garatuz, feminismoa praktikan jarriz eta euskaraz biziz”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide