495.000 euro baliatuko dituzte Laudioko hainbat ikastetxeetan obrak egiteko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatuko du gehiengoa (%60). Gainontzeko dirua udalak jarriko du.
Aretako Fabian Legorburu ikastetxean 108.000 euro inbertituko dituzte eraikinaren fatxada berritu eta kirol zelaien argiteria hobetzeko. Bi kantxak aldi berean erabili ahal izatea ahalbidetuko dute obrek.
Latiorron 57.000 euro inbertituko dira jolastoki estaliko hezetasunak kentzeko. Horrez gain, beste 256.000 euro baliatuko dituzte irakasleen gelako eta guraso elkartearen eraikineko irisgarritasuna hobetzeko, eta Menendez Pidaleko eraikinari igogailua jartzeko.
Helduentzako Ikastetxean ere hainbat lan gauzatuko dituzte. Eraikinaren sarrerako pergola kenduko dute, esaterako, segurtasun irizpideak betetzen ez dituelako. Sabaian ere berrikuntzak egingo dituzte, hezetasunak dituelako.
Lamuza Ikastetxean, aldiz, saskibaloi kantxako zorua konponduko dute.