Berezia izango da Laudioko datorren asteleheneko euskarazko irakurketa kluba. Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak liburua landuko dute saio horretan, baina gonbidatu berezi batekin: Iban Zaldua, liburuaren egilea.
Idazle donostiarra klubera bertaratuko da liburuaz hitz egitera. “Horregatik, herritar orori luzatu nahi diogu bertaratzeko gonbita”, azaldu du Txani Rodriguezek, klubaren dinamizatzaileak.
Zita 19:30ean izango da , Udal Liburutegian.