2019/10/19 19:30

Ikuskizuna

Laudio Moda desfilearen VII. edizioa

Laudio Moda desfilearen VII. edizioa
Aldai plaza, Laudio

Urriaren 19an, larunbatean, APILL elkarteak Laudio Moda desfilean 7. edizioa antolatuko du. Hitzordu horretan datorren denboraldiko joerak aurkeztuko dira. Aldai plazako karpan izango da, 19:30etatik aurrera. Sarrerak lortzeko jo beharko da ekimenean parte hartuko duten saltokietara edota merkataritza elkartearen Facebook orrialdera. Hala ere, plazako estalkian kokatuko duten pantalla bati esker ekintza hori jarraitzeko aukera egongo da. Hauek dira parte hartuko duten saltokiak: 1971, Lencería y moda infantil Aurori, Can-Can, Charol, Kukuma, Modimela, Monai, Nina Life Styling, Olympus kiroldenda, Trece13, Tximeleta Boutique eta Unan jantzi denda.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide