Armugan filma grabatzen ari da Iñigo Martinez dantzari eta aktore laudioarra Pirinioetan. Jo Sol da filmaren zuzendaria. “Berak proposatu zidan filmeko protagonista izatea, telebistan egin dut lan berarekin”, azaldu du Martinezek, “hau ezberdina da, filma bat da. Esperientzia bikaina izaten ari da niretzat”.
Herritarrei heriotzaren prozesuan laguntzen dien pertsona baten papera egingo du laudioarrak filmean. Urrian egingo dituzte grabaketa guztiak eta datorren urtean estreinatuko da, data guztiz zehaztuta oraindik ez dagoen arren. “Zinema jaialdi batean estreinatzea da asmoa”.
ARMUGAN TEASER - ENG from Daniel Vergara on Vimeo.