Granja Kiroldegiko kantxa batean partida ofizialak eten eta premiazko obrak egingo dituzte

Aitor Aspuru Saez 2019ko urr. 9a, 12:20

Eskubaloi, futbol areto eta hockey kantxako partida ofizialak bertan behera utzi dituzte Granja Kiroldegian, kalteen ondorioz. Azpiegitura konpontzeari ekingo diote hurrengo astean.

Granja Kiroldegiko eskubaloi, areto futbol eta hockey pista konponduko dute hurrengo astetik aurrera. Soladura altxatu beharko dute horretarako.

Berez, PVCko azalera apurtzen eta irekitzen hasi da zenbait puntutan. Hori dela medio, kantxako erdiguneko zati bat hesitu da eta erabiltzaileek saihestu behar dute.

Horrez gain, irailaren hasieran utzi zioten partida ofizialak jokatzeari, kirolarien osasuna ezin baitute bermatu egoera horretan.

2017an konpondua
Bi urte baino gutxiago igaro dira kantxa berritu zenetik. Horretarako, 2017ko abenduan PVC estaldura jarri zen, mantenua errazten zuelako.

Joseba Amondo Zerbitzu eta Auzo zinegotziak esan duenez, “udaletik behin eta berriro ahalegindu gara duela bi urte kantxa aldatu zuen Galiziako Oziona Soluciones de Entretenimiento S.L. enpresarekin harremanetan jartzen, baina ezinezkoa izan zaigu”.

Esleipenaren unean enpresak fidantza aurkeztu zuen 76.230 euroko obra egiteko, "baina “jarritako kopurua ez da nahikoa konponketa lanei aurre egiteko”, esan du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide