aiaraldea.eus

Aretan isurketa berria salatu dute ibaian

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ingurumena  Laudio  Laudio: Areta

Atzo 20:00ak aldera gertatu zen isurketa berria Nerbioi ibaian. Aretan izan zen, "eraikin arrosaren" aurrean, hain zuzen.

Aretako bizilagun batek sare sozialetan salatu zuen atzo isurketa berria gertatu dela Nerbioi ibaian. Argazkiak eta hemen goian ikusi daitekeen bideoa jaso zituen kutsadura kasua erakusteko.

Herritarrak jakinarazi du 20:00ak aldera gertatu zela isurketa. Hain zuzen, "eraikin arrosaren" aurrean dagoen hodi batetik atera zen likidoa.

Udan hiltegia ixteari ekin zion Laudioko Udalak, URAren partetik isurketak egiteko debekua jaso ostean eta fiskaltzak azpiegitura ikertzen hasteko agindua eman ondoren.

Berez, atzo isurketa eragin zuen hodia hiltegitik oso gertu dago, baina ibaiaren ibilbideari dagokionez, metro batzuk aurrerago kokatzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa