Atzo 19:40ak aldera Laudioko Udaltzaingoak deia jaso zuen auto batek ardi talde bat harrapatu zuelako Gardea kaleko 8. zenbakian. Laudioko prentsa zerbitzuak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, animalien jabea artaldea gidatzen ari zen harrapaketa gertatu zenean; "bi ardi hil ziren eta beste bostek kalteak izan zituzten". Erantsi dutenez, gidariak zauririk izan ez zuenez, adiskidetasunezko partea sinatu zuten berak eta abeltzainak.