Asteartean 20:00etatik aurrera La 2 telebistan agertuko da Txani Rodriguez idazle laudioarra, Página 2 saioan, hain zuzen.
Oscar Lopez kazetariak zuzendutako espazio horretan Bilboko literatura esparruari buruzko erreportajea prestatu dute eta, besteak beste, Txani Rodriguezekin mintzatu ziren. Atal berean Marina Perezagua egilea ere elkarrizketatuko dute.
Página 2 saio beteranoa da telebista publikoan eta erreferentea da literaturari dagokionez. Izan ere, duela 12 urte hasi ziren emititzen.