Datorren urriaren 19an -larunbata- egingo da Laudio Moda desfilearen VII. edizioa, Aldai plazan. Datorren denboraldiko joerak ikusteko aukera egongo da bertan, herriko hainbat saltokiren eskutik: 1971, Lencería y moda infantil Aurori, Can-Can, Charol, Kukuma, Modimela, Monai, Nina Life Styling, Olympus kiroldenda, Trece13, Tximeleta Boutique eta Unan jantzi denda.
Sarrerak saltoki horietan eta Apill elkartearen Facebook orrian egongo dira salgai. Hala ere, pantaila bat jarriko dute plazan ekimena zuzenean jarraitzeko. 19:30ean hasiko da desfilea.