Sagar Eguna egingo dute igandean, hirugarrenez

Erredakzioa 2019ko urr. 14a, 11:00
Sagar zukua egingo dute, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Goizean egingo dira ekintza guztiak, Aldai plazan.

Sagar Egunaren III. edizioa antolatuko du Kukutze taldeak  datorren  urriaren 20an Laudioko Aldai plazan. Aurreko bi edizioen eskema berdina jarraituko du aurtengoak ere. Tokiko ekoizle eta artisauen produktuen azoka egongo da goiz osoan zehar. Sagar jotzea ere egingo da, eta modu horretan ateratako zukua dastatzeko aukera egongo da. Norgehiagoka bat egingo dute sagar zukua ateratzera animatzen diren guztien artean. Parte hartzeko 688892944 telefonora edo sagareguna@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da aurretik. Sagar tarta txapelketa ere egongo da.

EGITARAU OSOA

10:00 // Jaiaren Hasiera
Produktu artisauen eta baserrikoen merkatuaren irekiera
Tradizionalki sagardoa egiteko erebilitako produktuen erakusketa

Sagarraren aurkezpena
Sagar jotze eskuzkoa eta mekanikoa, prensatzea eta zukia ateratzea
Sagar sukoa daztatzea

11:30 // Haurrentzako Jolasak

12:00-12:30 // Sagar Tarta gastronomi Lehiaketa. Tartak aurkeztea.

Tartak etxeetan zein txokoetan prestatuko dira

Sariak: 1.- Txanoa eta mantala, 2.- Mantala, 3.- Antolakuntzaren oparia

12:30-13:00 // Desafioak bikoteka: Sagar jotzea, prentsatzea eta sagar zujoa ateratzea

Parte hartu nahi duten bikoteek, deitu ahal dute telefono zenbaki honetara 688892944 edo e-mail bat bidali sagareguna@gmail.com helbidera.

13:00 // Sagar Garrafa dastaketa

13:30 // Sari banaketa: Tarta Lehiaketa eta Jotze Desafioa

14:00 // Baserriko produktuaren saskiaren zozketa

15:00 // Egunari amaiera ematea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide