VANAEL elkarteak oharra zabaldu du jakinarazteko ekimenak bultzatuko dituela, Laudioko Udalak aldaketak egin ditzan igogailuen arautegian.
Berez, plataforma osatzen duten lagunek modu positiboan baloratzen dute egungo araudiak jende nagusiaren irisgarritasuna bermatzea etxebizitza zaharretan. Hala ere, VANAELen ustez, Eusko Jaurlaritzak ahalbidetzen dituen beste alternatiba batzuk ez ditu baimentzen herriko araudiak, eta horrek, aldi berean, inolako igogailurik ez jartzea eragiten du.
Horren aurrean, mozioa aurkeztuko dute udalbatzan, 2012ko araudia aldatzeko. Horrez gain, plataformaren asmoa da indarrak batzea eta beste kaltetuekin harremanetan jartzea.