Basurdeak ibili dira gaur gauean Laudion. Sare sozialetan bideoa plazaratu du herritar batek, Zumalakarregi etorbideko irudiekin. Egileak azaldu duenez, hasiera batean txakur galduak zirela pentsatu zuen, baina autoz hurbiltzean, basurde taldea ikusi zuen. Ertzaintzak esku hartu zuen abereen jarraipenean, herritarrek berri emanda.