Prentsa oharra plazaratu du Omniak, bere hiru zinegotzietako bik deialdiak jasotzeko izan dituzten zailtasunak salatzeko. Alderdi laudioarrak azaldu duenez, alkateari eman zioten arazoaren berri. “Deialdiak posta elektroniko bidez bidaltzera konprometitu zen bera, arazoak konpondu arte”.
Hala ere, arazoa, konpondu baino, “handiagoa” egia dela salatu dute Omniako kideek. “Alkateari idazkia plazaratu genion unetik aurrera lehen jasotzen genituen mezu elektronikoak ere jasotzeari utzi genion”.
Gauzak hala, oposizio lanak burutzeko dituzten oztopoak salatu dituzte talde politiko horretako kideek: “Badirudi Internet explorer 11 duen puntako ordenagailu bat ez baduzu ezin zarela zinegotzia izan”. Horrez gain, gaineratu dute soluzioak “ezezkoarekin” eta “informazio falta are handiagoarekin” topatu direla eskatu dituztenean, arazoa “modu errazean” konpondu daitekeen arren.
“Arazo honek Omniako zinegotziei soilik eragiten digunez badirudi ez dela konpondu behar”, salatu dute, aferak “oposizio gisa egiten duten lana” nabarmen oztopatzen duela azpimarratzearekin batera.