“Su itzalgailuak nola erabili, suteak nola ito edo ke detektagailuak behar bezala nola instalatu ikasteko aukera egon da, besteak beste”, azaldu du Laudioko Udalak.
Arabako Foru Aldundiak jarri du abian sentsibilizazio programa, MAPFRE fundazioarekin eta Suhiltzaile Teknikarien Elkarte Profesionalarekin (STEP) elkarlanean. Gaur goizean azaldu dituzte ekimenaren xehetasunak hiru erakunde horietako ordezkariek, Laudiora bertaratu baitira.
Gaurtik igandera arte luzatuko da egitasmoa. Gaur Laudion egindakoa izan da lehen saioa. Hurrengo lau egunetan Arabako beste lau udalerri bisitatuko ditu kanpaina ibiltariak.