UNESCO Etxeak Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketa ekarri du Laudiora, bertan Azoka Solidarioa egingo dela-eta, Udala eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearen laguntzarekin antolatuta.
Erakusketa urriaren 21etik 25era bisitatu ahal izango da Laudioko Kultur Etxean, eta haren helburuak dira 2030 Agenda berriaren eta Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuen (GIH) berri ematea eta herritarrak sentsibilizatzea. GIH bakoitza ilustrazio baten bidez adierazita dago, eta irudi horiek Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko artista hasiberriek nahiz eskarmentu handikoek eginak dira.
Erakusketako irudiak UNESCO Etxeak aukeratu ditu, ilustrazio-lehiaketa bat abian jarri eta 13 herrialdetako 170 egileren 197 ilustrazio jaso ondoren. Hautaketa egiteko, honako alderdi hauek hartu dira kontuan: genero-ikuspegia eta irudien zein hizkuntzaren erabilera ez-sexista.
Erakusketaren laguntzaile dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Arabako Foru Aldundia.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.