aiaraldea.eus

Eusko Jaurlaritzak sustatutako toki-planen bidez, 24 enplegu berri lortu dira Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala   Ekonomia  Laudio

341.960 euroko ekarpena egin dute bi administrazioek eta, horien bidez, espazioak eta ekipamenduak hobetzeko, basoberritzeetarako eta enpresa-sentsibilizaziorako  kontratazioak sustatuko dira. Lanbiden edozein trebakuntza izanik izena emanda dauden langabeei zuzenduta.

Eusko Jaurlaritzak sustatutako toki-planen bidez, 24 enplegu berri lortu dira Laudion
Lanbiden inskribatuta dauden langabeei zuzenduta daude enplegu planak. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Laudioko Udalak 24 lanpostu sortu ditu 2019rako; haiek orain arte langabezian egon direnek beteko dituzte, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Lanbideren bidez tokiko enplegu-planen barruan emandako laguntzei esker. Aurrekontua 341.960 eurokoa da, eta, behe, erdi eta goi mailako trebakuntza duten pertsonak izango dira haren onuradun.

Ander Añibarro Laudioko alkateak honako hau zehaztu du: “toki-eremuan enplegu-aukerak sustatzea da helburua; gune eta udalerri ahulei bereziki zuzendutako ekintzak dituzten laguntzak sustatzea, 2014-2020rako gazte-enplegu programa operatiboaren barruan gazteak kontratatzeko”.

24 kontratazioetatik, 15 hirigunean zoladura eta irisgarritasuna hobetzeko eta altzariak margotzeko, landa-eremuan azpiegiturak egokitzeko –bideak/kanalizazioak/bidegurutzeak– eta onura publikoko espazio eta mendien gaineko suteen aurreko prebentzio-jarduketetarako izango dira.

Beste 5 kontratu baso-lanetarako izango dira, basoberritzeetarako eta onura publikoko mendietan eta landa-ingurunean bideak ireki eta mantentzeko, eta beste 4 enplegu, udal-mailako komunikazio-prozesu eta -kanalak hobetzeko informazio- eta arreta-zerbitzuetara bideratuko dira; horretarako, sentsibilizazio-jarduketak egingo dira eta inguruneko enpresei teknologia berrietara eta enpresa-kudeaketako ereduetara egokitzeko beharra erakusteko jarduketak egingo dira

Beatriz Artolazabal sailburuak honako hau azaldu du: “Laudioko enplegu-planen helburu nagusia suspertze ekonomikoa eta soziala da, eta kolektibo ahulenen kideek eta gazteek lan-urrats berrietarako atea irekiko dien lanera jo ahal izatea, betiere enplegurako prestakuntzak duen garrantzia aintzat hartuta”.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa