Mendi ibilaldi solidarioa egingo du La Milagrosak igandean, lehenbiziko aldiz

Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 10:00
Ermualderaino igoko dira parte hartzaileak.

Nomeolvides elkarteari emango diote ekimenaren bidez biltzen duten dirua.

Datorren igandean -urriak 27- egingo du La Milagrosa ikastetxeak mendi ibilaldi solidarioaren lehen edizioa. Nomeolvides elkartera bideratuko dute ekimenaren bitartez lortzen duten dirua.

Ikastetxeko jolastoki nagusitik abiatuko dira, 10:30ean. Ermualde izango dute helmuga. “Interesa duten pertsonek tiket solidarioa eskuratu ahal izango dute ikastetxeko idazkaritzan ekitaldiaren aurreko astean edo ibilaldiaren egunean bertan, 9:30etik 10:30era bitartean”, azaldu dute antolatzaileek, “tiket horiek bost euro balioko dute 18 urtetik gorakoentzat eta bi euro adin txikiko parte-hartzaileentzat”.

Nabarmendu dutenez, tiketarekin batera motxila bat jasoko dute parte hartzaileek, eta txokolatea zein txistorra jateko aukera izango dute amaieran.  Txokolatea jateko ontzi propioak eramatea eskatu dute ikastetxeko kideek, “plastikoaren erabilera txikiagotzeko”.

Ermualdera iritsita, herri kirolez eta musikaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Dirua biltzeaz gain, bigarren helburu bat ere izango du ibilaldiak: “egun osasuntsu batez gozatzeko aukera ematea, familia edo lagun giroan eta naturarekin kontaktuan”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide