APILL merkatari elkarteak antolatuta, zazpigarren Laudio moda desfilea egin zuten atzo Laudion. Aldai plaza aukeratu zuten horretarako, eta karpa bete jende bildu zuen ekimenak. Horrez gain, kanpoaldean pantaila handi bat jarri zuten tokirik ez zuten ikusleek desfileaz gozatzeko.
Antolatzaileek zehaztu zutenez, udazkeneko denboraldiko jantzi eta produktuak aurkeztea du xede ekimenak. Hala, laudioar ugari animatu ziren arropak probatu eta "modelo afizionatu" gisa aritzera. Kultur ikuskizunak ere tartekatu zituzten emanaldian. Batetik, Itxarkundia dantza taldeko kideak egon ziren, eta bestetik, Bi Hotsak abesbatzakoak.