Sagar eguna egin dute gaur goizean Aldai plazan. Goizean goizetik, tokiko ekoizleak bertaratu dira azoka eremura. Edozelan ere, sagarra izan da protagonista. Hala, zuku dastaketa eta sagar jotzea egon dira, besteak beste. Gastronomiak ere izan du tarterik, sagar tarta txapelketa antolatu baitute egitarauaren barruan.
San Blas Kukutxe elkartearen eskutik, herritar ugari hurbildu dira estalpera. Trikitilariek girotu dute festa esparrua: