Bihar izango dute epaiketa kaleratutako emakumeetako bik eta hurrengo epaiketak datozen hilabeteetan izango dira. Gauzak hala, borrokan jarraituko dutela nabarmendu dute emakumeek.
Aldarriek oihartzun handia izan dutela nabarmendu dute, hainbat hedabideetako kideak jarri baitira eurekin harremanetan. Dena dela, fabrikaren zuzendaritza ere “mugitzen” hasi dela salatu dute: “hainbat beharginengana joan dira norekin egon behar duten eta norekin ez esatera”.