Goizeko ordu txikitan, 03:45ak aldera, zubi alboan dagoen etxebizitza hustu behar izan dute, eta bizilagunak Zubiko Etxean babestu dira. 60 pertsona inguruk eman dute han gaua.
Printzipioz, gauez soilik egin behar zen tren trafikoa etenda, baina gertatutakoaren ondorioz, Ugao eta Amurrio artean Renfeko zerbitzua bertan behera geratu da, baita merkantzien garraioa ere. Gabezia horri aurre egiteko autobus zerbitzua prestatu dute.
Langileek zubia soldatu dute berriro eta teknikariek baloratu dute zer egin. Antza, bi garabi gehiagok lagunduko dute azpiegitura egonkortzen eta gauean berriro saiatuko dira erretiratzen azpiegitura.
Argazkiak: Aitor Aspuru eta Laudioko Prentsa Zerbitzua