Jaia antolatu ez ezik, Urduñako mendatean hildako musikariak omenduko ditu Galiziar Etxeak bere 50. urteurrenean

Erredakzioa 2019ko urr. 25a, 07:00
Espalladoiro taldeko kideak. / Aiaraldea.eus

Asteburuan Magosto jaia eta bere 50. urteurrena ospatuko du Galiziar Etxeak Laudion. Orquesta Compostelak joko du ostiralean eta larunbatean, eta, horrez gain, 1962an hildako musikariak omenduko dituzte Urduñako mendatean bertan larunbatean 10:30ean.

Laudioko Galiziar Etxeak 50 urte bete ditu 2019. urtean eta ospakizun hori beste birekin batu ditu. Alde batetik, Magosto jaia antolatu dute. Gainera, Orquesta Compostela gonbidatu dute, taldeak 100 urte bete baititu aurten.

Berez, orkestrak ekitaldi hunkigarrian parte hartuko du larunbatean, 10:30ean Urduñako mendatean omenduko baitituzte 1962an hildako hiru musikari eta soinu teknikaria.

Zehazki, urte horretako udan Orquesta Compostelako autobusak istripua izan zuen errepidetik atera eta gero,  eta, ondorioz, lau taldekide zendu ziren: Paulino Prado, José Casal, Jesús Sánchez eta Juan Hernández.

Urduñako herritarrek laguntza handia eskaini zieten zaurituei eta, hori dela medio, orkestrak zenbait aldiz jo zuen doan udalerrian.

Egitaraua

Aipatutako ekitaldiaz gain, egitarau opaoa prestatu du Galiziar Etxeak eta Magostoa -gaztainari lotutako ospakizuna- eta azoka xacobea ospatuko dute batera Aldai -umeentzako jarduerekin-, Herriko eta Alberto Acero plazetan, baita herrigunean ere. Gauzak horrela, egitarau osoa hurrengoa izango da:

Ostirala

17:00 // Kalejira eta azokaren irekiera

17:45 // Hegazti harraparien erakustaldia

18:00 // Hegaldun ziklopea. Adarbakar magikoa

19:30 // Hegazti harraparien erakustaldia

20:00 // Antzerkia: Gudarien klana

21:00 // Orquesta Compostela

Larunbata

10:30 // Azokaren irekiera

11:00 // Hegazti harraparien erakustaldia

12:00 // Panelo Circus Show eta gaitapoteoa Faiscas de Pontraga eta Espalladoiro taldeekin

12:30 // Xiribairekin kalejira, antzerkia

13:00 // Orquesta Compostela

13:30 //Panelo Circus Show eta hegaztien erakustaldia

14:00 // Espalladoiro talderakin bazkaria

17:00 // Panelo Circus Show, hegaztien erakustaldia eta gaitapoteoa Faiscas de Pontragarekin

17:30 // Kalejira

18:00 // Hegazti harraparien erakustaldia eta Kike Estevez eta Lupe Blanco regueifeiroen -bertsolari galiziarrak- erakustaldia, Alberto Acero plazan

19:00 // Noites de Rock e Meigas

19:30 // kalejira dantzari eta suzko eta aiztoen malabareekin

20:00 // Panelo Circus Show

21:00 // Orquesta Compostela

00:00 // Queimada

Igandea

11:00 // Azokaren irekiera

11:30 // Panelo Circus Show

12:00 // Santa Lucia Abesbatzaren kontzertua

12:15 // Kuruma haranen gudarien erregina

12:30 // Hegazti harraparien erakustaldia

13:00 // Panelo Circus Show

13:30 // Espalladoiro

14:00 // Hegazti harraparien erakustaldia

17:00 // Gudarien klana antzezlana

17:30 // Hegaldun ziklopea

18:00 // Hegazti harraparien erakustaldia

19:00 // kalejira dantzari eta suzko eta aiztoen malabareekin

21:30 // Jaiaren amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide