7 proiektutan inbertituko dituzte parte hartzerako 200.000 euroko kopurua

Aitor Aspuru Saez 2019ko urr. 25a, 17:00

Gaurko prentsaurrekoaren irudia./ Aiaraldea.eus

200.000 euro bideratuko ditu udalak herritarrek proposatutako zenbait proiektuetara: Arrañon aisialdirako gunea eraikitzera, Gardeako Santa Kruz baseliza konpontzera, parke bat estaltzera herrigunean, Lamuza parkeko irisgarritasuna eta Ardantzazarreko argia publikoa atontzera, eta Kultura Plan Estrategikoa osatzera.

Prentsaurrekoa eskaini du gaur Ander Añibarro Laudioko alkateak jakinarazteko zeintzuk izango diren datozen proiektuak parte hartzerako aurrekontua baliatuta. Horretarako 200.000 euro erreserbatu zituen udalak.

Añibarrok azaldu duenez, 50 ideia baino gehiago jaso dituzte, baina 7 hautatu dituzte. Batzuk baztertu behar izan dituzte 60.000 euroko aurrekontua gainditzen zutelako, beste batzuk ez ziren proiektuak, eta baizik eta jarduerak edo programak. Denak aztertuko dituzte,  aldarrikapen historikoak barne.

Horiek guztiak alde batera utzita, Ogasun Saileko langile publikoek 7 proiektu aukeratu dituzte:

  • Arrañon aisialdi gunea eraikitzeko 30.000 euro inbertituko ditu udalak, askaria hartu ahal izateko, besteak beste.
  • Gardeako Santa Kruz baselizan konponketak egiteko 25.000 euro erabiliko dira.
  • Lamuzako parkeko irisgarritasuna hobetzeko 20.000 euro bideratuko dira, zehazki, Kasinoaren atzean esku hartuko dute.
  • Herrigunean umeentzako parkea estaltzeko 60.000 euro egongo dira. hala ere, alkateak aurreratu du diru gehiago beharko dutela, aurrekariak ikusita.
  • Lamuzako skate parkea irisgarriagoa izan dadin 20.000 euro gastatuko dituzte.
  • Kultura Asanbladak eskatuta, 35.000 eurorekin kultura plan estrategikoa egingo dute. Besteak beste, udal lokalen eta Antzokiaren erabilera zehazteko balio beharko du estudioak. Alkateak aurreratu du bere asmoa dela udal langile batek bere gain hartzea kultura taldeen egitarau eta jarduera kudeatzea.
  • Ardantzazar kalean argi publikorako puntu gehiago ezarriko dituzte.

2021ean ideia lehiaketa horren eredua aldatuko du udalak, eta hausnartzen ari dira erabakitzeko nolakoa izango den deialdia. Alkateak gaineratu du 200.000 euro Laudioko Udalaren inbertsio gaitasunaren %10  inguru dela eta hurrengo urteari begira espero dutela hobetzea.

Izan ere, Arabako Foru Aldundiak aurreratu dio udalari 12 milioi euroko ekarpena izango duela FOFELaren bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide