Eguraldia lagun, ziklokrosa izan zen nagusi atzo Laudion. Herriko txirrindulari elkarteak antolatuta, ehunka kirolarik hartu zuten parte norgehiagokan.
Elite mailan Felipe Orts Lloret, Ismael Esteban Aguero eta Kevin Suarez gailendu ziren. 23 urtez beherakoen artean, berriz, Alejandre Toledo Cortesek, Pablo Moreno Pinillak eta Mario Lopez San Juanek osatu zuten podiuma. Kadeteen artean Lucia Gonzalez Blanco, Aida Nuño Palacio eta Joyce Vanderbeken nagusitu ziren nesken artean, eta gizonezkoen proban Rikardo Martin Buba, Pau Marti Soriano eta Raul Mira Bonastre. Femina kadeteetan, aldiz, Carolina Vega Gonzalezek, Vania Rico Uclesek eta Claudia Perez Coverrek lortu zituzten lehenbiziko postuak. Master 30, 50 eta 60 kategorietan ondorengoak izan ziren garaile: Jon Urteaga Delgado, Agustin Navarro VIdal eta Jordi Moreno Mendoza, Xabier Mendiaraiz Arrillaga eta Abelardo Martinez Tarazona.
Erredakzioa: Izar Mendiguren Cosgaya