Zurrumurru arrazisten kontrako txokolate jana egongo da

Julen Solaun 2019ko urr. 29a, 08:18
Bizilagunak kanpaina Laudion. / Cear

Bizilagunak Araba ekimenaren testuinguruan antolatutako kulturarteko txokolatada Laudioko zurrumurruen aurkako agenteek kudeatu eta dinamizatzen dute. “Ekintza hau herritarrok gure aktibismoak bultzaturik antolatu dugu.  Migranteen eta errefuxiatuen giza eskubideen defentsan borondatez lan egiten dugun pertsonen taldea gara, udalerriko kultura-aniztasuna sustatuz”, zehaztu dute.

Euskadiko Lurraldeetako zurrumurru arrazistak salatzeko txokolate jana antolatuko dute azaroaren 17an Laudioko Herriko Plazan, 17:00etatik aurrera, CEAR-Euskadik (migratzaileen babesaren aldeko erakundea) eta Arabako Foru Aldundiak antolatuta. 

Laudioko Udalak prentsa-oharrean azaldu du ekitaldia "Bizilagunak" kanpainan kokatzen dela, eta aurten laugarren urtea izango da horrelako “kultura arteko bizikidetzaren aldeko” ekitaldiak antolatzen direla.
 
Laudioko Gizarte Ongizate, Lankidetza, Osasun eta Berdintasun zinegotziak, Loli Murielek, bere partetik, herritarren partaidetzari men egin dio, txokolate janean ahalik eta kopuru handiena hurbildu dadin.

Iaz, esaterako, Araba osoan 44 nazionalitateko mila pertsona baino gehiagok hartu zuten parte; EAEn, berriz, 58 nazionalitateko 2.500 pertsona baino gehiago izan ziren partaide. Ekitaldian parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea, eta inskribatzeko azken eguna azaroaren 7a izango da.
 
Bizilagunak Araba ekimenaren testuinguruan antolatutako kulturarteko txokolatada Laudioko zurrumurruen aurkako agenteek kudeatu eta dinamizatzen dute. “Ekintza hau herritarrok gure aktibismoak bultzaturik antolatu dugu.  Migranteen eta errefuxiatuen giza eskubideen defentsan borondatez lan egiten dugun pertsonen taldea gara, udalerriko kultura-aniztasuna sustatuz”, zehaztu dute.

CEAR-Euskadiko kide bat, Virginia Cid, bestalde, kultura-aniztasuna bultzatzearen alde agertu da eta gaur egungo egoera soziopolitikoarekin kezka adierazi du: “Gezurrezko zurrumurru arrazistak, diskurtso politiko populistak eta xenofobiaz betetako iritzi publikoa ari gara bizitzen”.
 
Aurtengo edizioan arituko direnei eskerrak emateko topaketa ere antolatuko dute azaroaren 30ean, EHUko Letren Fakultatean, Gasteizen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide