Udal liburutegi berria Lamuza Parkeko Musika Etxean jarri nahi dute

Aitor Aspuru Saez 2019ko urr. 29a, 13:10
Musika Etxea guztiz berritu dute barrutik, baina oraindik ez da guztiz erabiltzen. / Aiaraldea.eus

Laudioko Udal Gobernu Taldeak aurreratu du Zubiko Etxean kokatu ordez, "ortuzainaren etxean" jarri nahi dutela.

Prentsaurrekoa eskaini dute Laudioko EAJk eta PSE-EEk gobernuan igaro dituzten lehen 100 egunak baloratzeko. Aipatutako gaien artean, aurreratu dute urratsak ematen ari direla Udal Liburutegia Lamuza Parkeko Musika Etxe zaharrean -"ortuzainaren etxean", alegia- instalatzeko.

Aurreko legealdian adostu zuten EAJk eta EH Bilduk Zubiko Etxean kokatzea liburutegi berria, baina azterketa teknikoa burutu eta gero, konturatu dira horretarako obra handia eta garestia beharrezkoa dela. "Egitura indartu beharko genuke, pisu gehiegi hartuko baitu eta egurrezkoa da" adierazi du Ander Añibarro alkateak.

Ideia hori baztertu eta gero, helburua da liburutegi berria Musika Etxe zaharrean jartzea. Eraikin osoa hartuko luke egitasmo berriak eta liburuak maileguan hartzeko aukera eman ez ezik, umeentzako eta ikasteko guneak izango ditu.

"Lamuza Parkea berriro osatuko dugu, herriko kultura guztia bertan biltzeko eta egokitzat jo dugu aukera hau", argitu du alkateak.

Oraindik gainerako talde politikoekin eztabaidatu beharreko ekimena da, baina sozialistek eta jeltzaleek ziurtatu dute akordioa eta adostasuna lortzeko borondatea dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide